Izan
Muniategi, Sabin
Galburuaren
garaun mamitsuzko
uruna izan;
azkatasunean
alai txiokatzen
dan txoriaren
abestia izan;
iturburuaren
gardenik doan
emoi ederraren
ur bizia izan;
anaitasunez
ekintzaturik
esku bioztuaren
gogoa izan;
Itxaropenezko
argia, izpia
edo gizarteko
ispillu garbia,
lagunkorra izan.
Bizitzaren
aldezko ekintzaren
esku bat izan.
|