Itxasontziak
Muniategi, Sabin
Viene a borrar la muerte las señales que fueron construyendo tus fronteras.
Pablo Neruda (La muerte).
Gezurra dirudi baina, izan, alan da bai,
itxasoak sortu ditu munduko ontziak.
Beren sabel sakonean ernal zitun alai,
arintzeko bakartadearen larri-aldiak.
Eskeintzapenak ta, itxasbide ezberdinak
agertzen dira aurre aldetik, ala bearrez;
su txikiz ereindako goi-alde sorgiñak
azaltzen dira ego-alde ta, bai iparrez.
Uberkak uretan. Tximiniak urduri, ketan,
barekiro ederrik edota, bits aparrez
itxasoak orroaka, gora-goraka, sutan,
ontziak dardakiltzen ditu ekaitz zakarrez.
Zabalgune itzalak, ugiñen arabera,
ta, uberkak geroago estu, luzeago,
gau-egunen zoriari askoz lotuago
kezkatsu ta urduri, egunik egunera.
Ontzi-enborra geroago ta aztunago
nekez darraikio bere urbide latzari,
urak egindako ainbat zauri erasori
ezin erantzunik, geroago makalago.
Itxasoaren indar, uginteri zorrotzak
ibilliaren ibillizko gau-egunberatzez
masta goituak auldu ditu, usteldu sokak,
mearturik ontzi-azalak, errerik gatzez.
Elburu-bizkar iasoriko muga-bazterrak
lurrera datoz, erdoiturik, ezebezera,
amaren sabel sakon, amaren magalera,
leneratuz soiñaren ezurpil igerrak.