Inguma bati
Muniategi, Sabin
Liburu mardulan irin gozuak mizkatzen
(zeure ego biguak, txorijen antzera, luma
bat soņian euki ez arren) egaka ibilten
zara, lorarik lora, Udabarriko inguma...
Maite-miņez, lilluraturik begira nagotzu
zelan, ain laburra ixanik zeure bixija
zabiltzazan ain bizkor eta ain gogotsu
asetu eziņik bijotzan dozun egarrija.
Zeure irudi-zati bat naz... Goazen ba, aurrera
idoro arte, lei bixiz maite dogun loria!
Zarkitzen ba'dogu, nik, neuria ta, zuk zeuria.
Ez larritu! Eriogaitik ez ixan ikara!
Geu, ilda, jausten ba'gara lenengo, lurrera,
ori maitaliak jausiko dira geure ganera!