Illetasu iņu
Muniategi, Sabin
Sukarrieta
sukarriak.
Sukarrieta
sukarriak.
Suarrizko arkaitz zeargia,
gogorra, suztatua.
Bidexkaren jo-muga, zangorridun baratze
gorriz estalpetua
zuriz esi-ormatua
orlegi urtetsua.
Sortuaz batera zaitu eguzkiak aurkitzen
Itxasoak zaitu musukatzen
Ogoņo'k baitu begiratzen
Izaro'k zaitu babesten
Lanbroak zaitu laztantzen
Zuaitz deunara eltzen dan ibaiak zaitu janaritzen
Ondartza iriki, nakaratuak zaitu oin-azpiratzen
Ipar ortziko izarrak zaituzte zuzenbidetzen.
Zugaitik itxas-maldako antxetak egiten dute egan,
Abando'ko arranotxu igarlaria.
Ur-kolkoa zigortzen duten ekal-aizeak dituzu urruntzen.
Enbata beltzak dituzu azpiratzen.
Arraun dagizu, lemazai sinisgarria.
Zugaitik dituzte arraunak goratzen.
Illunabarrean
bost su-aundik egiten dizute galdor goietan
Arginabarrean
abestutzen dizu itxasgizonen aldarrikatzalleak.
Ibai-ertz izkutua,
auņar mendi-taldearen tringuaren asiera ta azkena.
Itxas-argi, atalai, euzko Atlantikuaren portua.
Arkikundeko ontzia.
Aldare ostendua,
mendebal beltzerenaren aterbea.
Arlosa sakratua,
gure mendiko arria.
Arripil utsa,
sinisten det zure berbiztean.
Otoitz bat eta itxaro.