Ez al dozu ikusten?
Muniategi, Sabin
Ez al dozu ikusten ta nabaritzen
aintziņate urrun urrungoenatik
datorren ori... gauzaen sorkaritik
dakusguna zutzaz dirala mintzatzen
aintzina aretatik datorren sustraiz,
zutzaz dirala betikoz elekatzen
ariz-arizko eguneko aurpegiz..?
Euzkiaz argi dago da euri...
eta da ori, zeure entzumenean
lo dagon txori bat zeure barrenean
amets-egoakaz ortziz-ortzi, goiztari...
Orra ba, or, euria zelan dan jausten
lurrari arnas emoten, iraunazten;
ta, orra zugaitzak aurpegi garbitzen
uleak nastutzen, gerria billusten.
Orduak izten dabe orri bakoitzean
unez une, beren lorratz iraunkorra
aizeak igituriko izatean,
azalduz bizitzaren egungo lorra
orduz, minutuz, segunduz, unez une,
beti-betitik, barrikuntza batean,
sakon datorrena edo erabat aise.
Ur tanta, tanta bakoitzak berberaren
gogamen ta kondaira luze bat dauka
tximiztaren batek edestutakoa,
argi zaurituaren ots, aldarrikuntza,
norabako txori urdin batek beren
txintadakaz gero, zabaldutakoa.
Bizitz-edestia ezin asetuta
bizidunok begipean dakusguna;
gaur uda-zantzoz ta, lotaz edertuta,
ta, bijar, neguz makur datorkiguna
ai!, oar zaitez ori bera zu zarala
ur tanta baten ondoriozko lurruna!