Eskuak laztanduz
Muniategi, Sabin
Adizkide antzo
eskuak laztanduz
bizitza bidean,
biotz eta gogo
egungo nekean
zerbait izten dot
begiak luzatuz
neure ibilian.
Biotz ta gogo betezko
irripar baten argia;
itz baten urregorria;
edo laguntza onezko
opari bizigarria...
Baita, eraberean,
zerbait jasotzen dot
goiz ta, arratsean,
begiak barrenduz
beste begi batzun
gozotasunean,
maiterik ta kutun
eskuak laztanduz.
|