Ereintza
Muniategi, Sabin
Erein egin bear da bai, erein ustatzeko
azi ona, biotz ona, itxaropena erein,
bizia obetu, gizarte bat eratzeko
eskuak batu ta lan egin bear da egin.
Itz utsak aizeak daroaz itsu-itsuan,
Udazkeneko orbel zimelak lez aidean
sakabanatuz kale gorri ta lur ganean
noragabako jokabide zurrunbilloan.
Lurra Udabarrin eskeintzari dago loran
ta, Izadia bizira dator indar barriz
Udan ale-burutuko diranak egitan.
Beraz, lan egin bear da biotz-buruz egin,
itxaropenezko ekintza onuragarriz
eder-onez bizia buru-bidetu dedin.