Ereduak
Muniategi, Sabin
Zurezko kollarearen gizaldikoak dira
zaar itzalgarri aunitz asko, krisalluaren
aldikoak dira bai, eta, antoxiñaren
egunetakoak, beti, aurrera begira.
Doazenak dira, gu lez, euren elburura,
bizitza luzean ainbat ikusi ta jasan
izan dabenak mundu ontako bira-biran
ainbat negar-malko eta zorion onura
Doazenak dira, oiñak txakil, burua urdin,
udabarriz, udazkenez ta, negute zuriz
aurretik doazenak bidean gora, neke-min.
Ederra baida zen oneko buru zuria
zaarren begietara begirune, itzal aundiz
begiratu daigun ikasiz zer dan bizia!