Egoak
Muniategi, Sabin
Esker-eskubi
edo, erdikoz...
bizi izatearen bidea
aldizka, latza, gogorra,
goibeltsua izan arren
eta, arantzaz betea...
Ezin da beti, ezaren,
utsaren, negarraren
samin-estalki beltza,
zorigaitzaren
atorra illunkorra
itxaropenik gabe
soiņean iantzi;
ezin da beti, argige,
bizia alboratu
ta, negar anpuluzko
illeta eresiz,
bizitzako ateak
betiko itxi.
Udagiroko eguzki.
egunetan,
doiņu goikari, atsegiņaz,
eztikiro, alai,
abesten dualarik txoriak
ta, ibaietan ere,
ur ibiltariak
goi-eztin argiko
ikuspegiak-eta
bere ertzetan
begiratzen diran
zugaitz zerukariak
ispillutzen ditualarik...
Biziak,
uneroko
aldatze,
goiberaz...
biziak dei dagi,
irudimenari
ateak zabalduz.
Ai, nola ez guk ere
ainbestekoz
nau argi batean
izarņo bat eskuratu?
Egoak bear dira bai,
egoak, egan egiteko!
|