Egin amets
Muniategi, Sabin
Aurkituz ametsean jarraitzeko bidea
jazo dagigun bai bizitzan ain bearreko
dan gauza txiki ta nimiñoenez egindako
egontoki bat, argi izpiduraz betea.
Norberaren barrunbeko etxebizitzea
babesten gaituana ainbat nekeren aztunez;
ametsetik ametserako barru-aldea,
beren argidura maitagarri, izartsuenez
Egin amets, ekaitzei aurpegi emoteko
itxaropen bizi batez biotzak izioturik
bideberako zauri gordiñak sendatzeko.
Amets batetik jauzi arren jazo bai, beste bat,
egiaz, maitasunaz jantzi, barriztaturik
izan zaitezen, "zu zeu" zeure gogo-bidetzat.