Begi argiakaz
Muniategi, Sabin
Begi argiakaz, itxas ertzean
begira dagon mutil koxkorrak,
itxas txoria nai leuke izan
antxetak lez, alai, egazean
itzalpetzeko ugin goikorrak.
Olatuzko zenbat ots, durundi!
itxasoa da bai ur barean
igitzen dana ain logurati
udako eguzkipe errean
zurrumurka, urrundiz, urrundi...
Abots txiliokor eta kantariz
antxetak goitu,jabetu dira
ortzipeko berein ta bost ariz
itxas ertzean, jira ta bira;
euren begiratutze oarkariz.
Egaz ta egaz diardue, arro,
goitik beeraņoko jausikadaz
arraintxoaren bat arrapatzeko
izkira edota, karramarro,
zerbait, bearrezko arduraz...
Mutilla adi dago, iorankor,
berak be, ai, egoak ba-lekoz
urez gain ibiltzeko laztankor
ta, antxetak bezin dotorekor,
goitk garaitzeko bere egoz!