Luistar
Agintariak eta
ardo saltzalleak...
bait'ere errua dute
gau txori nabarrak.
Alperrikakoak dira
aitzaki guztiak...
aitortu bearra dago
bakoitzak gereak!
Batzoki t'ardandegi
denak amaiketan...
żitxiko ote dira
aurrera erri ontan?
Gai au astindu izan det
len ere ARGIA'n...
jo bearko ote det berriz
oraingo aldian?
|