Luistar
Mixio jai ederra
lengo igandean,
izandu zan ludiko
kristau errietan.
Euskal erria ere
Mixio premian,
nere ustez arkitzen da
oraingo aldian.
Mixiolari bikañak
bear dira emen,
okertuak jartzeko
maitekor da zuzen.
Zintzoak gutxitu ta
zabarrak ugaltzen
ari gerala, noski,
erraz da igartzen.
Ementxen daukagu, bai,
Mixio premia;
askogan maitasuna
galdu da ta ia.
Jesusi jarraitzeko
gaur ozte nagia
arkitren gera ta...
¡da tamalgarria!
***
Zuk diozun piztia
ez det nai atxitu,
daukazun galeperra
ez dezan izutu.
Zure orri obe da
ollo onak geitu...
¡or ez badauzkatzute,
bidaltzeko deitu!
|