Luistar
Jarraituaz beti oitua onai
atziñakoak bezela,
ziñeste ona gorde dezagun
galduko gera bestela.
Katolikoen erlijioa
ba-dakit egizkoa dala,
t'ez dakitenak ongi ikasteko
toki ona da Loyola.
***
Eskubikoai botoa ematen
izandutako guztiak
beren premietan laguntza gabe
ez ditu utziko Jainkoak.
¡Bejondaizuela, urrutitxotik
etorritako zintzoak!
gizon jatorrak badauzka oraindik
gu jayo giñan erriak.
Eskubi-aldeko diputaduai
biotz-biotzez zorionak,
demazkiotet t'otoiuko det
lagundu dien Goi-Jaunak.
Garbi agertu da, Euskal-errian,
geienak dirala onak,
eta guk zintzo egin ditzagun
gizon on oyen esanak.