inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
454.zk.
Orrialdea:
10

ĦURTE BERRI ON!

 

Luistar

 

 Urte berri on, ba, opa dizuet

 euskaldun anai maiteak,

 t'aurten ta beti —gure artean—

 iraun dezala pakeak.

 Uda-berrian irtengo dira

 usai gozo-dun loreak,

 t'ayek bilduaz ezti gozoa

 egingo dute erleak.

 

 Erleen antzera usai gozo-dun

 lore onak biltzen gabiltzan,

 eta lore oyek ugari laude

 maite bear degun Elizan.

 ĦTira mutillak! —goazen aurrera—

 nagi-zabarrak ez izan,

 baizik, begira, ia Jesus nola...

 gure-artean bizi (i) izan zan.

 

 Jesus maitea —Jaungoikoa izanik—

 beartsu azaltzen zan ludian,

 t'ainbeste oñaze (i) eraman zitun

 Gurutzean il zan artean.

 ez det oldozten agian?

 Eta bear bada —aundikeria—

 sartuta daukat biotzean.

 

 Ludi onetan aundiak txiki

 azaldu oi dira.., bai, noski;

 eta txikiok aundi zaltzea,

 ez al lago ba żtxit gaizki?

 Txikia edo aundia ote naizan

 ezagutzen da egoki...

 Gurutzean dagon —Jesus onari—

 begiratuaz apalki.

 


inprimatu