inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Senarrak geitxo ardandegian

 t'emazteak barau etxean?

 ori ez dago (i) ondo —nere iritzian—

 ez jaietan t'ez astean.

 

 Berandu zale oi dan gizona

 zalla da izaten zuzena,

 batzuetan noski, geitxo erana

 eta ez gutxitan lizuna.

 

 ***

 

 TXOLARTE ALDIAN

 

 Urte au ere zartu dala-ta...

 azkenetan da gaxoa,

 t'eiztariaren igesi dabil

 bizi nai duan xoxoa.

 Gabon-gauean egin genuan

 apari goxo-goxoa,

 t'Egoarri egunaz guregandu zan

 jayo zan Jesus Aurtxoa.

 

 Urteak doaz atseden gabe

 t'eriotza dator gugana,

 eta ez dakigu zein izango da

 iritxiko dan eguna.

 Beragatikan —gertu egotea—

 izango zaigu onena,

 t'ala ez dagona ez al da izango

 burugabeko gizona?

 


inprimatu