inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
407.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 ¿Iñauteriak ditugula ta

 kristau izaten lotsatu?

 ¡ARGIA-irakurle geradenetan

 ez bedi ori gertatu!

 Jauna begira daukagula, ba,

 une guztietan oroitu...

 t'oroipen orrek —pekatu gabe—

 oso erraz gordeko gaitu.

 

 ***

 

 Apustu zale diran gizonak

 arroak, noski, geyenak,

 t'arrokeriak sortu oi ditu

 kaltegarrizko ayenak.

 ¡Indartsu zeran aizkolaria

 entzun gaur nere esanak!...

 ¿Apusturako egin zaitula

 uste aldezu Goi-Jaunak?

 

 Egizkoa dan maitetasunik

 urian eta errian,

 esan diteke ez dala arkitzen

 ludian orain aldian.

 Lenago alkar maiteago zuten

 baserrin eta mendian...

 ekaitz txar batek larri gabiltz

 ia galtzeko zorian!

 

 Apustu aurretik pakean t'ondo

 bizi diraden sendiak,

 ondorenean gaizki t'asarre...

 ikusi leizke guztiak.

 Gorroto-griña zital orretxek

 ondatzen ditu erriak...

 ¡Aldaba'tarrak!... ¡Utzi apustua,

 jasoaz bigar diruak!

 


inprimatu