Luistar
Lurrikara ta tximistak diran
garai oyetan bildurtzen,
guztiz errazak izan oi gera
t'ez naiz batere arritzen.
Norbait asarre ote daukagun
asiak gaude nabaitzen,
gure indarrak utsak bai dira
Jaunak ez balu laguntzen.
***
Maria'n Alabak eta Luistarrak
otoizlari ta goiztarrak,
izan gaitezen zintzo t'apalak
iñoiz ez arro-baldarrak.
Ondo ibiltzeko Jaunak emanak
ditugu diru t'indarrak,
udaberrian baratz-garbiak
oi ditu lore ederrak.
Jesus'en Biotz Billerakoak
badegu zertzaz alaitu,
Jesus'ek, bada, Bere Biotzean
guztiok gorde nai gaitu.
Gure biotzak oso-osorik
Beretzat ditu eskatu,
Berak emanak nola dauzkagun
ez gaitezen, ba, gu aztu.
***
Agurtza Deuna zaletasunaz
esaten duten guztiak,
eskeintza ugariz saritzen ditu
zeruko Ama maiteak.
Barkapen asko ezarri berriz
Erroma'ko Aita Santuak,
otoizlariak ezpairik gabe
maiteko ditu Jainkoak.