inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
346.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Irakurgai txit egoki askoz

 Jantzia zaigu azaldu,

 ¿Orregatikan ote ditut, ba,

 Guztiak azkar nik saldu?...

 Beste zerbaitxo ere badu-ta

 ¡Arren! geyago bialdu,

 Nere-erruz beintzat ez dezan iñork

 Sari biderik... ¡ez galdu!

 

 ***

 

 Bulda Santuak artu ditzagun

 Guztiok pozez ill ontan,

 Aitzaki oker guztiak utzi

 T'ezin dezaket, ez esan.

 

 ***

 

 Aberatsari emanarekin

 Galdu gentzake, bai, baño

 Beartsu onai emandakoa

 Igotzen zaigu ¡goraño!

 

 ***

 

 Errurik gabe Sortu zeran

 Amatxo apal Maria

 Senda-zaiguzu arrokeriak

 Gugandu digun zauria.

 


inprimatu