inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Mujika Egaña, Robustiana (Tene)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Robustiana

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
121.zk.
Orrialdea:
1

Ama

 

Tene

 

 O zein mutiltxo polita

 amatxok daukana!...

 Ta nolako lo ederra

 egingo duana!

 

 Ea ba, maitia... txasta!

 seaska epelean...

 orain estali... ¡ederki!

 Ara ama zure urrean.

 

 Baña... begi argiakin

 maite, begitzen nazu!

 onela... itxi leyua ta

 laixter lo egingo-zu.

 

 Negar?... Ez dezu nai maite

 amatxok gela illuntzerik?...

 Orra ba leyua iriki!

 ¡Joan mumua emendik!

 Ea polita, egin lo;

 ama ementxe daukazu,

 eta zuk lo egin daizun

 berak abestuko dizu:

 ¡lo lo! maitetxua, lo, lo!

 

 Nekez bañan, loak artu du

 nere biotzeko puxka;

 orain nuan ixil-ixillik

 neure lanak egitera.

 

 Ai bañan... nork utzi berau?...

 Nola alde beronengandik?...

 Gizajoa... lo dago ta

 ¡ene! irriparre egiten dit!

 

 Tira; laztan bat emanda

 nuan nere lanetara;

 Ez!... obeko det ez eman,

 bestela esnatuko da!

 

 Leyua... onela... itxita...

 nuan bai, nuan emendik...

 bañan... ¡ze esnatu bear det

 laztan bat emanagatik!

 

 Polliki... poliki, ba... ¡p...a!

 ¡Ai! Esnatu, zu, polita?

 Ez laztana! Egin, lo, lo,

 amatxok abestuko-ta:

 ¡lo, lo! maitetxua, lo, lo!

 


inprimatu