Aingeru bati
Maite dut eta ezin erran
Aingeru bati maite dudala,
Zeru garbiak arratsean
Izarra maite duen bezala!
Zer! ez da bada zorigaitza
Mintzatu nahi ezin mintza?
Non nahi naizen gogoan dut
Gauaz, egunaz, aingeru hori;
Urrundik franko chede badut,
Bainan hurbildik ezin atrebi!
Hurbildik ezin atrebi!
Hurbildu eta ez naiteke atrebi!
Igande bat zen ikustean
Nik aingerua lehen aldikotz;
Haren itchura bihotzean
Geroztik hor dut eta bethikotz!
Meza zen hari aldarean...
Belhauniko zen orhoitzean...
Gero behatuz zerueri
Agur ezti bat egorri zuen
Aingeru bere laguneri...
Ordu beretik maithatu nuen!
Orduan maithatu nuen!
Ondikoz! nik orduan maithatu nuen!
Ez! gehiago mundu huntan
Esperantzarik ez da neretzat!
Hura hain gora! ni herreztan!
Nola gaitezke gu elkarrentzat!
Lurra gizonen da lekhua,
Aingeruena da zerua.
Zertako zare zu zerutik
Lurrera jautsi, nere manea,
Eta zertako bihotzetik
Hola daukazu khendu bakea?
Zertako, nere maitea,
Khendu dautazu bihotzetik bakea?
Uri ondotik osto-pean
Ikharan dago gaso lantchurda:
Haize dorpheak ematean
Lohi beltzerat eror beldur da;
Maitea, zutaz orhoitzean,
Beldur bera dut bihotzean;
Garbia zare. Oi! behautzu
Lohirat eror, zuk, aingerua!
Ez beha lurra, beha zazu
Lurra ihesiz beha zerua!
Ba! behautzu, aingerua,
Ez beha lurra, beha zazu zerua!