1941-an pausatu aita zenari
Minaberry, Peio
1
Mezu hau helarazirik aingeru begiraleaz
Neure baitan zoriona egungo egitateaz
Ez naiz ni batere orroitzen aita zure izaiteaz
Bainan ainitz eite omen dut nik zuri begitarteaz.
2
Menturaz ahanzter nauzu, multxo bat zinuelakotz
Zazpi semetan gaztena ni gertatu nintzelakotz
Memento lazgarriak ziren, oro haurrak ginelakotz
Zeruraino hegaldatzean ordu hartan sekulakotz.
3
Zure pausa bezen laster, Donoztiri Agerrean
Osebak hazi ninduen askitto luzaz haurrean
Bihotz onez usnatu zuen gure ama beharrean
Hamar haurrekin alargundua adinik ederrenean.
4
Urteak hiru nintuen, biziaren hastapena
Suertez aitaren ordain zur-anai Battitta zena
Bizi guziko orroitgarri dut nik haren erakaspena
Izpirituan barnatik daukat ottoren orroitzapena.
5
Arreba ttipiarekin arduraxko ohakoan
Itzali zinelarikan aita gain hartarakoan
Zure itxura kantuarekin apaindurik oraikoan
So ezti baton atsegina gau oroz oherakoan.
6
Espos bat xarmegarria gaztean bizi laguntzat
Ama bat miresgarria lurrean bere haurrentzat
Eskerrik,beroenak orai haurridek aita zuretzat
Auxtina hautaturikan denboran gure amatzat.
7
Anai-arrebak agian oro batetaratuak
Burrasoen goresterat gare deliberatuak
Euskaldun bertsu sarkorretan-eginik gure hautuak
Bihotzetik jalgiren dira ait'et'amaren kantuak.
8
Hune neure gutizia ikara bat gorputzean
Zuekilan, Jainko Jaune semeaz urrikaltzean
Azken hatsa amen orduko arimaren jujatzean
Ait-amekin izan nadien dohatsu heriotzean.