inprimatu
Kontrabandixka
Izenburua:
Kontrabandixka
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1514.zk.
Orrialdea:
5

Kontrabandixta

 

Mendiburu, Jean Pierre

 

 1

 

 Kontrabandixtak ere baditugu ainitz

 Guardarik ez litake hoitarik ez balitz

 Afera one nuen egonki naiz irriz

 Atzo goizean nihaur guarda izan bainitz.

 

 2

 

 Kontrabandixta ezin da izan urosa

 Arrangura baitago gaixo malurosa

 Beldurrean bizi den arima peilosa

 Kofesorra gogoan den bekatorosa.

 

 3

 

 Guziak beldurgarri kontrabandixtentzat

 Irringarri ditake barrandarientzat

 Hastapenak nolatsu diren horientzat

 ate tustak dituzte maiz hartzen guardentzat.

 

 4

 

 Arras neke gogoa beldurraz hustea,

 Deus ez delarik ere zerbaiten ustea...

 Beldur dira gauean gaizki ikustea:

 Guarda bat berdin ote tustentzat uztea!

 

 5

 

 Atzo aintzinerat zait gizon bat etorri

 «Ez naiz deuseren beldur» entzun diot horri

 Egia izan balitz erran duen hori

 Ez zituen izanen koloreak gorri!

 

 6

 

 Guardian nindagola haren solaseri

 «Ohartu ote zaizte goizean deuseri?»

 Irria bera zauntan eskapatu neri

 Bekatua baitzuen kopetan ageri.

 

 7

 

 Kontrabandixta beti grifiatua dabil

 Bat hatzemana bade bertzeak zoin umil

 Lagunak saldu baino nahiago du hil:

 Bizia galtzeraino diruaren mutil!

 

 8

 

 Holatsu erran zautan zerbait zakienak

 «Guardek ez dituzkete esku garbienak,

 Batzutan berak dire naski abilenak

 Bai eta ere kontrabandixt haundienak!»


inprimatu