Gora Muskildi
Mendiburu, Jean Pierre
1
Uztail hoitazortzian, agorril hamekan
Ikusi dutan gauza ikusten da bekan
Muskildin dut bi aldiz zer plazerra ukan
Milaka euskaltzale amaren seaskan
Zer Abertzalde onak Xuberoak dauzkan!
3
Muskildiko herria ttipi ta apala
Bainan zonbat haundia barneko ahala
Haren bihotza ere eder ta zabala
Ikustean Muskildin entait Pastuala
Uste nuen zeruko gainetan nintzala!
4
Ederra da, Muskildi, zuretzat geroa
Balinbaduzu beti hoin bihotz beroa
Batetara ditutzu ipar ta hegoa
Anaitasunezkoa da zure gogoa
Gora Muskildi eta gora Xuberoa!
5
Muskildik etsenplua eman dauku aurten
Populu bat ez dela nola nahi hausten
Zanpaturik ere du fermuki irauten
Pastualean hori zaukuten erraiten
Erakaspen hoberik nork dauku emaiten?
6
Allande d'Oihenarte Xuberotar fina
Euskalduner hainbeste laguntza egina
Preso ere egona da, gauza jakina
Lehen ere hola zen libratu ezina
Gaur ere berdin da ta, jo beti aintzina!
7
Zazpi euskal herrien hegaletan gaindi
Askatasun nahia denetan da sendi
Irabaz arte ezin da herri bat geldi
Zer etsenplua eman daukuzun Muskildi
Gu denen bihotzetan barna egon bedi.
8
Muskildiko gazteak, Muskildiko haurrak
Atxik aitamen ganik eskuratu lurrak
Ez utz nagusitzerat hemen kanpotarrak
Batetara zkitzue guzien indarrak
Xuberon bizi diten goi xuberotarrak
9
Muskildin pasa dŕtut haŕnbat aratsalde
Ez baitzeraut dolutu, ez baitzen debalde
Lagunek egin izan dautelarik gable
«Xuberoko partean zer modutan daude?»
Ihardetsi diotet: «HERRIAREN ALDE!».
10
Beraz elgarrekilan goazen burura
Sekulan galdu gabe euskaldun itxura
Herria salbatzea dugu arrangura
Bizi atxikitzea euskaldun kultura
Euskara baita gure iturriko ura!
11
Xuberotar hizkuntza hain ederra baita
Liliak bezain untsa zazuela arta
Galtzen bada izanen baita zuen falta
Hain mintzaira ederrik bertze nihun ez ta
Beraz Salba zazue, lagunt eta maita!
12
Agur eta ohore, Muskildi herria
Enetako ez zira ezagun herria
Beti goretsiko dut zure gazteria
Goratzen duen arte Euskal Aberria
GORA MUSKULDI, herri amiragarria!