Ereņo zarreko lagunak
Aldeko
Mendi goietan kurutza deuna
Ermitatxoak ugari,
Egun sentiko argia Jaunak
Lenen damotse eurari.
Asaba zarrak jarriak dira
Sinismenen ezaugarri,
Zer ikasia damoskularik
Beian bizi garanori.
Mendi gaiņeko bake bizitzaz
Ondo ausnartzen badogu,
Beian ez dogun arako zerbait
Mendian izango dogu.
Euskera zarrak mendian dauka
Lenengo bere jarleku,
Ezaugarririk eta ederrena
Ereņo Zarren daukagu.