Ez zaitut nehoiz utziko
Mendiburu
1
Amodioa, zoin lanjeros den, traba ainitz badelarik
sustatzaileak, izan ordean, trabariak direlarik
nere ustean izaiten dira, bat bestea bietarik
bainan ez naute santa sekulan, bereziko ni zutarik.
2
Orai artean maitatu zaitut, ta gero ere maiteko
zu hautatua zaitut hastetik, neure besoen arteko.
Ez apal naiz ni aski ahula, zure betikotz uzteko?
trabatzailiek nahi bezala, lokarri onen hausteko.
3
Batzuek hola nahi lukete, zu nitarik urruntzia,
zurekin argi dutan bizia, zu urrunduz iluntzia
bainan Jainkoa bainan emana, dut osoki fidantzia,
elgarrendako eginak dira zure ta nere bizia.
4
Amodiorik ez duen batek, penak zer diren ez daki
bihotz mingarri, trixtena ohi da, ez dakienak balaki!
Nik zurekilan, ezkontzea dut aspaldian erabaki
ta hob enuke amodioa zer den ere ez banaki!
5
Bihotzeraino sartua zauzkit eternitate guziko
eta hargatik santa sekulan ez zaitut nehoiz utziko.
Bertze batekin ez naiz joanen, ta zu arras ahantziko
elgarrendako eginak gira ta elgarrekin biziko.
6
Dudarik gabe, burrasonganik, hori nuen bai merexi,
zaitudalakotz denen artetik espos-laguntzat berexi,
desterraturik igorri naute zure ondotik ihesi,
zureganako amodioa, nahian galdu erazi.
7
Eneganako amodioa ez dezakezula otoi, gal
bainan badakit horrelakorik, ez duzu egiten apal,
gure etsaiez mintza zaitela ez goraki ta ez apal
bainan polliki galda zozute, gutaz ditela urrikal.
8
Espos eguna etorri arte begietan dut nigarra,
bertze batzuek hautatu behar ote dautzate senarra?
Jainkoak berak badaki nor den zurekin bizi beharra
ta hurk zuretzat hauta duena, ni naiz, ni bakar-bakarra.
9
Biziko lagun ez nio hauta zutaz bertzerik munduan,
fedezko argi ukatzailerik ez baita sartzen zeruan,
bizi guzia egon nahi dut, maitea zure onduan,
gu biok baino urosagorik ez bailitake orduan!
10
Amodioa gauza bakarra, diruz ez ditake eros,
beharrik hola da bertzenaz gu beti gindaizke maleros,
primadera bai, etorriko da negu hau joanez geroz
ta gero beti bizi guzian, izanen gira zoin airos!