Bizi sakratua
Mendiburu, Jean Pierre
1
Arindua dut loa, utziz apairua
Bi eskuen artean harturik burua
Nago zer, den mundua ta zer den dirua?
Denak baino gorago baitago zerua
Ikusten dut han sartzen gure aingerua.
2
Zure nahia baitzen gure Jaun Goikoa
Zu ganatzea hiru egunetakoa...
Gizona berenaz da ahul ta flakoa
Gure haur ttipi ezin ahantzitakoa
Zerua da zuretzat orai: ohakoa.
3
Zeruko Ama ona zu zaitut gogoan.
Ezar azu Maria zure ohakoan
Nahiago ginuen guhauren altzoan
Otoitzak ikas zitzan supazter xokoan
Bainan betikotz orai da zure ondoan.
4
Jainko maiteak hartu du bere gerizan
Aitamek utzi ordu herriko elizan
Gauza ederragorik zer ditake izan?
Jaunak ezarri dauku betiko egoitzan
Lur huntako penetaz sofritu ez dezan.
5
Fede argian erretx penak jasaitea
Ilunpearen orde argi izaitea
Sakramendu haundia «Ezkontza» maitea
Lehen eginbidea « haurren ukaitea»
Aingeru ttipieri «bizi» emaitea!
6
Haur ukaiteaz batzuk ez dute axola
Zikoizki mintzo dira nik dakita nola?
Eskerniatzen dute Jesusen odola
Errefusatuz harek utzi parabola
Deus ez dela fruiturik gabeko arbola!
7
Jainkoak egin gaitu gizon ta emazte
Bere idurikoez lurra zadin bete
Biiiaren etsaiak Jaunak ez tu maite
Bizia trabatzea delakoan trixte
Zonbatek beren,nahiz haurrak galtzen duzte?
8
Zonbat ez da trebatzen haur gaitzerat egun?
Kontzientzia gabe daudelakotz ilun.
Jainko beldurrik ez da denetan ezagun
Sakramendu saindua kolpa ez dezagun
Izan gabe Jaunaren odolaz hobendun!