Biek egin behar dugu
Mendiburu
1
Zuk ta nik biek egin behar den arbola
Ez zazula hiltzera, kondena nehola!
ni naiz abarra eta zu nere odola
nere biziaz otoi, hartzazu axola.
2
Amodioarekin ez zaitela josta,
jostatzen danari da ainitzetan gosta,
zuri esker baizik ni ez naiteke hosta
nere bizi guzia ez, otoi lanbrosta.
3
Ez, otoi, eror bertzen aztaper txarreten
ni bakarrik utzita, azken nigarretan.
Iragan behar dugu nere abarretan
bizi guzikotz nago zure beharretan.
4
Zure izerdiak daut emanen indarra
zutan hartu behar dut biziko pindarra
zu zira izerdia, ni abar adarra,
zu gabe eihartuko nindazke undarra!
5
Zurekin bizitzeko ez nago herabe
nindazke bizi eder-sano baten jabe
zu gabe aldiz trixte eta dohakabe
funtsean hil nindaizke, maitea, zu gabe.
6
Zurekin agertzeko lotsa ez nindazke,
zutaz agradatuak ainitz baditazke
erraiozute, otoi, ez direla aske.
7
Jinen da primadera, gu jauntzi berritan
agertuko baigira, guzier argitan
zu nere ondoan ta arropa xuritan
hori gogoan egon naizu berrikitan.
8
Etorriko zaizkida elizan ondora,
apezaren aurrean erraiteko gora;
Nerekin nahi duzula iragan denbora;
nire, zurekin baizik, ez naiteke lora.
9
Amodiotan ez da behar indarkatu
bide zuzenetikan nehoiz zeiharkatu
huntan beharko zaitut gourkotz besarkatu
geiago ez erranik, maitea, barkatu.