inprimatu
Ama Euskal Herria
Izenburua:
Ama Euskal Herria
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1774.zk.
Orrialdea:
5

Ama Euskal Herria

 

Mendiburu, Jean Pierre

 

 8

 

 Kanpo Santura zoazi "AMA ", hauxe da bada zer kenka!

 Zure hiltzeaz hobendun garen? gogoratzen zaut noiztenka.

 Ama maitea guhauren faltaz ote zaude hor auhenka?

 Ezin bizi ta ezin hil ere zure bizia noiz trenka?

 Zer egin dirot? mintza zakizkit, nahiz zauden dolamenka!

 

 9

 

 Nahiz bar zauden dolamenetan mintza zaite, Ama, mintza

 Otoi errazu guk nola senda zure bihotzeko pintza?

 Zu salbatzeko zoin den bidea, zoin den hortako baldintza?

 Gaur arte egin izan dautzugu hainbat promes ta agintza

 Aitor zaguzu, Ama, zoin laiken zure gogoko egintza.

 

 10

 

 Zure gogoko egintza zoin den zergatik nago galdezka?

 Burtxoratuen gisarat nabil bide onari iheska

 Dakitalarik ongi zer diren zure nahia ta kezka.

 Zure kezka da: "Guk ez hartzea nahi zinduken bidexka"

 Zure nahia: "munduratzea aunitz mutil eta neska".

 

 11

 

 Zure nahia litaike aunitz haur bagintu munduratzen

 Bainan zonbatek beren nahŕtan haurren sortzeak mugatzen?

 Hortarik dator zure galtzea ez naiz batere dudatzen.

 Negu beltzean sartua zira zure nahia uda zen,

 Erradatazu bide berriak ahal direnez urratzen?

 

 12

 

 Bide berriak nola urratu, Ama Herria, dakizu

 Zure geroa izan dadien ilunpen ordez argitsu.

 Orain artean gelditu izan garenak elkor ta itsu

 Ahuleziak nola menpera segeretuak dazkitzu

 Bortizkeria ta haurkeriez jada baduzu askitsu!

 

 13

 

 Zure semeri zabal zaguzu daukazun adimendutik

 Argi zirrinta begista duzu gaurko zeru ilundutik.

 Guri oharpen egiten ari zira eritu pundutik

 Koperatibak zuhaurek guri ezar araziak xutik.

 Etzaut iduri guhauren faltan joanen zarela mundutik.

 

 14

 

 Joanen zarela, AMA, mundutik ez zazula otoi pentsa!

 Loasma baten barnean nintzan hauxe duk lo-asma mentsa

 Egistaturik ezarkidatzu bederen une batentza

 Batetik ene ikus moldea, bertzetik ene amentsa

 AMA maitea sekula santan ez zaitzadatan ofentsa!


inprimatu