Neurea
March, Susana
Erdu, urreratu zaitez...
Emoidazu zure eskua. Atseden zure burua
nire belaunetan.
Erdu...
¡Bai pozgarri zure laguntza!
Urrun, zu baño urrunagoan dago, ixiltasuna,
bakardadea, otza.
Ni zuregan babesten naz. Zure sugarrera
dodaz urreratzen nire esku otzakillak.
¡Ez nagizu bein ere itxi! ¿Zer egingo dot nik, zeure
mundua lepoan artuta zoazenean, zer egingo dot?
Igaroko da emakume eder bat
eta joan egingo zara.
Esango dozu: «Ama, bizia da».
Eta nik ezingo dot, eztot jakingo, zu gordetzea bere
nik eztot nai izango.
-«Bizia da»- esango dot.
Erdu, urreratu zaitez.
Emoidazu zure eskua. Atseden zure burua
nire baleunetan.
¡Bai eder zu eukitzea ume,
osoro, neurea, arratsalde ontan!