Denpora asko da
March, Susana
Denpora asko da: atzo.
- ¡Ori itza, atzo, ain urruna!-
Atzo txoriak zegozan zeruko bazter guztietatik,
udabarria zan kaleetan
ta baita udabarria zan emen nire narruan,
soñekoaren azpitik,
nire azpiko gonaren
arreunxerraren azpian.
Bai, nik udabarria nabaitzen neban
erditzearen lenengo miña, lenengo mosua agoan
adiskide baten lenengo igesia
nabaitzen dan lez.
Baiña ori guztia igaro zan gero.
Oitu nintzan kaltetua ta artua izatera.
Oitu nintzan emakume ardura bako bat izatera eta zintzoa,
ia oztaz izten dabena biotzaren arrabotsak
igotzen ezpanetara.
Diñot: "Egunon", irripar dagitzat auzoari,
ulertzen ez naben adiskide baketsuak daukadaz
eta atsotu egiten naz apur bat
goiz guztietan...
Begiratzen naz ispilluan
eta jasotzen dodaz sorbaldak.
¿Ni naz? ¡Zer ardura niri! Udabarria doa
urrun
ibarretatik,
mendi oztiñetatik...
Udabarria doa - ¡batek daki! - Urrun
Nik orain eztot nabaitzen
Ni illa lez nago.