inprimatu
Kurutze ondoan
Izenburua:
Kurutze ondoan
Sinadura:
Madina, Eustakio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Madina, Eustakio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
281

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kurutze ondoan

 

Madina, Eustakio

 

 Iges bei zerutik egin artsaldeak,

 Surtuta-eguzkiak gaupetu eguna

 Zeruko jaunaren gogoratu arte

 Eriotza zakar, garratz azkena.

 

 Aubene-uluka Semea kurtzean

 Aurkitzen zanean estu ta larri,

 Minurgaziturik, Ama, zu zengozan,

 Kurutze ondoan, gogor ta zuti.

 

 Azote gogorrez dana zarituta,

 Zauriz zulotuta dakuzu, Ama,

 Dingiliz, aurrean, zure jaio bakar,

 Arantza zorrotzez josten zaituna.

 

 Chistu, matralleko, azote, zauriak,

 Ultze, beastunak, zabila minak,

 Arroki, lanza, nar, egarri, odolak

 Zaitube zatitzen, banaka, danak.

 

 Miņez ultzetuta ilda bizi zara,

 Zeruko indarrez, Ama laztana,

 Martiri guztien gaņeti dozula

 Jasoten airean martiri-palma.

 

 Onore, gorantzak, emon alabantzak

 Iru ta Batasun zakondueziņi,

 Gaiztorrietarako Amaren indarrak

 Esker eskatuten gagokazanai.

 


inprimatu