inprimatu
Jesus ilbiztua. (On Arturo Campion-i)
Izenburua:
Jesus ilbiztua. (On Arturo Campion-i)
Sinadura:
Madina, Eustakio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Madina, Eustakio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
251

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus ilbiztua. (On Arturo Campion-i)

 

Madina, Eustakio

 

 Sugar erraņuz goigaiņak dituz

 Egun sentiak iantziten,

 Chaloka, pozez, saltoka dire

 Lurrera zeruak iazten,

 Gizon jauzia gora iazota

 Lekaisoska da iminten,

 Ikaraz, Luzbel, amorraturik

 Suzko osiņean ondatzen:

 Illunpetarik atara eta

 Bizi argien aurrian

 Aiten batzarra iarten errege

 Besodunak dabenian.

 Begira asko zituzan Arri,

 Sulopekoti urtenda,

 Eriotz baltza sartzen dau bertan,

 Bere gainean iartzenda.

 Gogo illun ta negarrak urrin,

 Urrin, oņaza minduak,

 Ililgillea biztu da diņo

 Uluka suzko aingeruak.

 Arimen gozo paskoko beti

 Zaitezen izan su, Jesus,

 Barriz biztuok pekatuaren

 Eriotzatik gordeizuz.

 Jainko aitari gorantzak eta

 Seme ilbiztu zanari,

 Bardin betiko atseginezko

 Izpiritua danari.

 


inprimatu