Izpiritu donearen jechieria
Madina, Eustakio
Igo-eban Kristo goiko gaņetara,
Barriz bere lengo etorlekura,
Guri emoteko asnasa dontsua
Aitaren emokai gozo-gozua.
Lurraren burpillak ekarren jiraka
Itzuli-inguru zazpi eginta,
Zorion denporak gogora dakarzan,
Zazpi toleseko egun aundia.
Argiaren ordu irugarrenean
Dun...bru...un dau turmoiak goietan iotzen,
Eskez egoazan Jainko-bialkinei
Jauna etorrela iakin eraiten.
Aitaren surtako sugarrez Kristoren
Gizonen bularrak dire beretzen,
Beroz isotuta, indar sendoturik,
Eztarri motelak berbetan iartzen.
Asnas-dontsuaren aise boladagaz
Beteta poz-pozik dire iminten
Jainko aundiaren egite aundiak,
Miņak askatuta, esaten asten.
Atenas, Erromak, erbestetakoak
Surta lur eginda, deutse entzuten,
Norberak norberen izkuntza, berbetan;
Erriko bati-lez berba egiten.
Orduan Judea siņistebakoak
Biotz-illun eta amorratuak,
Ardoz beroturik, diņo, dagozala,
Barurik egozan, Kriston-jarraillak.
Egite aundi ta mirarizkoakaz
Deutse Pedrok isten aotzar baltzak;
Joel igarleaz ikuseragiten,
Guzurti direla, oker, geiztoak.
Jaungoiko Aitari onore, gorantzak,
Eta illpiztu-zan Seme Jaunari,
Eunki guztietan Atsegiņ-emole
Pozgarritasunak dakargunari.