Eleskanta
Madina, Eustakio
Goiko betiko errege aundi
Eta jarrallen erosla,
Onik goienen jaube zu egin
Eriotz-illak zaituna:
Izarrez gora zerura zoaz,
Eginik arako deiak,
Gizonez ezta Jaungoikoz dozun,
Gauzen aginde altuak;
Menderaturik zuk eginiko,
Zeru, lur eta zuleza,
Belaunbikorik dozuz irurok
Auzpez aurrian jarrita.
Dar-dar ikeras zeruak dakuz,
Gizon jantzisa jasoten:
Aragiaren pekatu loisa
Aragiak dan garbitzen,
Jainko-aragi, Jaungoiko dana,
Danen gaņean da jarten.
Zaitez izan za gure gozoa,
Gure zeruko zarisa,
Mundu suzengin zarian ori,
Mundu gozogain eginda.
Arren errukiz egizuz bada
Erru guztiak parkatu.
Goiko doeas gente biotzok
Eregi eta zeugandu.
Diz-diz eginez zaitezenean
Suzen-laņuan agertu,
Arogalduak daiguzun emon
Errudun sokak askatu.
Gorantzak beti zuretzat Jesus,
Goitar zerura zoazana,
Aitagaz beti bedeinka dilla
Me-gon-pe dontzu maitia.