inprimatu
Ama Donzella krutzepean, edo lauburupeko itur-izarrari
Izenburua:
Ama Donzella krutzepean, edo lauburupeko itur-izarrari
Sinadura:
Madina, Eustakio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Madina, Eustakio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
295

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Donzella krutzepean, edo lauburupeko itur-izarrari

 

Madina, Eustakio

 

 ¡O ze negar, o ze mitia,

 Birjiña-Amarena,

 Naigabetuz odolduzko

 Arecheti jachita,

 Altzoan bere Semea

 Dakuzanean ilta!

 

 Ao, buzar, albogozo,

 Eskuma zaurituak,

 Ezker barrenatua ta

 Oin odolgorriztuak,

 Negarrez bustiten deutsaz

 Errukior koitauak.

 

 Eun bider ta milla bider,

 Besarka estu, estuz,

 Arako bular-besoak

 Besarkatuten dituz,

 Chupaka bere zauriak

 Odolustu beaituz,

 Urtuta geratuten da

 Negar-malkoz laztanduz.

 

 Arren, Ama, bada, zure

 Negar malkuokaiti,

 Eta ildan Seme orren

 Odolzauriokaiti,

 Eiguzu biotz miñori

 Biotz geurian josi.

 

 Aita eta Semeari

 T'euren bardin Sugarrai

 Irutasunaz batean

 Goratasunak danai,

 Alabantzak, onorea,

 Gaur ta bigar Irurai.

 


inprimatu