Aita Harispe-ri
Machiandiarena, R.
Gabon gabeko
paper batian
eskin dirazu
lakaņa:
chukun garbia
polit apaņa
gaņera berriz
liraņa.
Eztet iņongo
baratzatikan
aiņ lore ederrez
beteak,
oaņdaņo ikusi,
ta egokiyago
danak obeki
baturik.
Gabon zar on bat
pasa dezazu
ta artu zadazu
eskerra
ta izan zagula
urte berri on bat
ez lena beziņ
okerra.
|