Miserere meus deus (Jauna miserikordia eduki nizaz)
MISERERE MEI DEUS
Jauna miserikordia eduki nizaz,
asko dezun ezkero, miserikordiaz.
Borra ezazu, Jauna, maldade enea,
zerren piedadez zeran betea.
AMPLIUS LAVA ME
Jauna, garbiago egin nazazu,
bekatu mutastoa kendu egidazu.
Badazagut, Jauna, nere kulpea,
ene kontra dago bekatu enea.
TIBI SOLI PECAVI
Bakarrika zindudan zeur ofenditu,
zeure aurrean egin neban bekatu,
zeure i(t)z santuetan justu irten zenzan,
jusga zinzaenak benzutu zinzan.
ECCE ENIM IN INIQUITATIBUS
Konzebitu ninzan maldadeetan,
konzebitu ninduan amak kulpaetan;
beti zenduan, Jauna, egia amatu,
sekretoak neuri manifestatu.
ASPERGES ME DOMINE
Bustnazanean zure graziak
kenduko diraust kulpa guztiak;
zuri nazanean munduan errurik
eztet ez izango neure parerik.
AUDITUI MEO DABIS
Bein izango deu guziz andia
ene belarriak, Jauna, alegria;
orduan ene ezur humillatuak
egongo dirade konsolatuak.
AVERTE FACIEM TUAM
Aparta ezazu zeure bistatik
ene bekatuak presenziatik.
arren, ene kulpa gusti gustiak
borra biza; Jauna, zure graziak.
COR MUNDUM CREA IN ME
Ene bio(t)za, Jauna, garbi ezazu,
ene entraņaetan renoba ezazu
espiritu malizia bagea,
zeure ondasunen deseazalea.
NE PROJICIAS ME
Ez kendu, Jauna, begiok niganik,
kendu ez zaiteala presenziatik.
Ez, Jauna, apartatu bio(t)z enetik
espiritu santua entraņaetatik.
REDE MIHI
Zeure Semearen Aita eternoa,
biurtu egidazti konsolazioa,
fortalezi naza(zu), Jauna, bio(t)zean;
espiritu santuaren karidadean.
DOCEBO INIQUOS
Maestro egingo naiz bekatarien
berri irakasteko zure bideen,
ekarriko ditut bide onera
bekatariak, Jauna, zure legera.
LIBERA ME DE SANGUINIBUS
Ene osasunako Jauna zera zu,
bekatuetatik libra nazazu,
ene minak, Jauna, alaba zaizan,
zure justizia ensalza dazan.
DOMINE LABIA MEA APERIES
Irekiko dezu ene aoa
alaba zaizadan, Jaun zerukoa;
zure alabanzaen beti esaten
egongo naiz zein andiak diraden.
QUONIAM SI VOLUISES
Jauna, nai bazendu ofrenda andirik,
ofrenda eder asko ofrezi(t)zerik,
egingo nituan kulpaen ordean,
eztezu ofrendarik borondatean.
SACRIFICIUM DEO
Zurezat ofrenda verdaderoa
da anima debana kontrizioa;
bio(t)za nai dezu humilllatua,
bio(t)z osoa eta bio(t)z santua.
BENIGNE FAC DOMINE
Arren, zera(n) enezat piadosoa,
izan zaite, Jauna, eta mansoa,
zeruko murallaok egin litezen,
asientu u(t)sok beta ditezen.
TUNC ACEPTABIS
Jerusalen santua dakuskunean,
zeure altura igo dazagunean,
orduan naiko dezu ofrenda andia,
orduan txaala eta aaria.
TUNC IMPONENT
Zure altura santuaren ganean
zeruan, Jauna, zure aurrean
emango ditugu txaaltxo gazteak,
txaaltxo gazte malizia bageak.
GLORIA PATRI
Biz gloria Aitearekin semearentzat,
Biz gloria espiritu santuarentzat,
nola leenean orain eta beti,
sekula gustian gloria izan bidi. Amen.