1967 urteko estropak
Aldave, Joaquin
ESTROPA GIRUA
-1-
Zenbat urteetan ikusi dira
estropak ez otz ta ez bero!
Etorri bere urte garaya,
ta ezen askorik ez gero.
Ta joku abek girorik gabe
galduko dira ziaro.
Ill ez ditetzen, azkar mugitu
ta eman eskua abudo.
-2-
Etortzen zanian beren sasoya
urtero Agorra illekua
jokatzen ziran nola edo ala
emanik pasa modua.
Etzuten tinko zimendurikan;
falta zuten txingar sua.
Etzan entzuten len zan bezela
ainbeste oiu ta orrua.
-3-
Piperra, gatza, shalsha ta kia
nunbait Orio eskuetan.
¨Zergatik, ene! urtero-urtero
etzaude zu estropetan?
Altxa zaite, ba, erri indartsua;
jartzazu eskua arraunetan.
jartzazu berriz Euskal Erriya
irakiten su garretan.
-4-
Aurten zerbaitek zulatu zaitu
guazemak rau! esateko.
Egiņ da modua gazte bikaiņak
nunbaitetik osatzeko.
Utzi arrantzaliai dauden uretan
atun kostera biltzeko.
Zuek gabetanik moldatzen gera.
Ez gaude atzea egiteko.
-5-
Pixtu dirala iduritzen zait
lengo denbor oroigarrik.
Emengo girua goi mallian dago;
erriya dago zut-zutik;
Erri t'arrotzak begira daude.
Ez dago emen gezurrarik.
Ez degu ikusi aspaldi ontan
aurten aņa ikararik.
-6-
Laxter, igandian ikusiko da
noraņo gauden gu ziur.
Sukarra aundi au ikusirikan
ez nago iņola ni bildur.
Etzait iduitzen ametslariya
naizela, itzontzi ta ez gezur.
Igande arte, adixkidiak.
Bitartian danori, agur.
PRESTAERAK
-7-
Oker ollarrak kantatu Orio'ri;
suerte txarra asieratik.
Bigarren txandan jokatu biarra,
gertatu zaio. Urraturik
ikusi ditu bere ustiak
ta eziņ egiņ ametsarik.
Erlojuen kontra jokatu biarko
etsai aundiya gaberik.
-8-
Orretan bertan dauka ez naia,
etsaik eza albuan.
Erraz ikusten degu ala dala
ta esan liteke itxuan.
Deabrukeriya sortu zaiote
ta dabilkite inguruan.
Pena aundiya artua zuten
penik badago munduan.
-9-
Gertatu bazan jokatu biarra
IRU AUNDIK elkarrekiņ
emango zitun Orio'k lanak.
¨Zeiņek berari eragiņ?
Orregatikan aurten estropak
badute akatsa berekiņ.
Jaungoikoak aurka izan dituzte,
diyot biyotz negarrakiņ.
-10-
Bigarren txandan jokatu biarrak
tristura aundiz bete gaitu.
Itxu itxuan jokabide orrek
ez biar aundiyak baditu.
Zer ari diran ezdakitela
¨zeri ta nola begitu?
Ilusio, nayak erori ziran
eta ziran lurperatu.
-11-
Alaz ta ere goi goitik zegon
zerbait eiteko gogua
eta txalupa ongi prestatzen
jartzen zun gendiak eskua.
Beiņ batian gora, ta bestian bera
onian jartzeko modua.
Amaika, amabi igortzi aldiya
zerbezarekiņ artua.
-12-
Alegiņ guztik egiņ ondoren,
¨zer egiņ leike geiago?
Ta zertarako izan dian lanak
ikusiko degu gero.
Kezka guztiyak gaņetik kendu
eta egiņ dezagun lo.
Ona edo txarra jakiteko ordu
izango degu aburo.
LENENGO JOKATU ALDIYA
-13-
Igande goizian egualdi ona;
itsasua oso bare.
Mundi guztiya pozetan lertzen
Donostira'ko du bide.
Batzuek geigo, bestek gutxigo,
iņor ez dirurik gabe.
Neurriz jokatzen ez dakitenak
dute egiz beren kalte.
-14-
Lenengo txandan, Ondarrabiya,
Pasai San Juan ta Lasarte.
Irurok dira eziņ obiak.
Ez nola naiko irukote!
Atorra berde, roxa, gorriyak
nun dabiltzan badakite.
Gaztetasun ta osasunanen
ispillu ederra zerate.
-15-
Uraxe izan zan burruka aldiya
mundu guztiyen gustukua,
Ondarrabiyak zigun aidoso
bere almena agertua.
Lasarte gero, ederki beti
bigarrena gelditua.
Ta Orio izan zan irugarrena
gero klasifikatua.
-16-
Bigarren txandai jo dio orduak.
Orio'k ditunak eman biar.
Atera ez ezik bide guztiyan
ibilli zan ariņ t'azkar.
Baņan itxuan, erlijuen kontra,
kezkati, larri ta dar-dar.
Arraunketa du zoragarriya,
leen zun bezela gaur, biyar.
-17-
Lenengo igandez ontan epaya:
lenbizikua Ondarrabi.
Bigarren degu Lasarte'kua,
ta irugarren Orio'ri.
Utskeri batez irauzi diyo
bigarrenak erri oni.
Ta dana dala urrengo igandian,
jarri begik burrukari.
-18-
Izugarriya izango dala
nabaitzen degu guk garbi.
Ez da ilusio, txorakeririk.
¨Zeiņ izango da lenbizi?
¨Ziņek irauziko du Bandera?
¨Zeiņek jakiņ lezake ori?
Bitartian degu eziņ egona
dar-dar batian eta larri.
BIGARREN IGANDIA
-19-
Igande ontan izanak dira
azken burruka ikustera
erri t'arrotza eziņ kontaala.
Alakua zan gertaera!
ipar aizia bazan pusko bat
t'arrotzen zun asko ura.
Eguzki garbi nagusi zegon.
Zoragarriya zan ura.
-20-
Gaurko estropen mami guztiya
IRU AUNDIYETAN zegon.
Ondarrabiya eta Lasarte;
irugarrena Orio'n.
Irurok dira bildurgarriyak.
Ikustekok gaude gauz on.
Eta arraunketak biarko ute izan
izerditsu eta sakon.
-21-
Irurok batsu atera ziran
entera txit ederrakiņ,
eta jarraitzen diote bidiari
itsasita elkarrekiņ.
Balizarako bitarte ontan
zeiņ dan aurrena eziņ jakiņ.
Zerbait orduan nabarmendu zan.
Ez giņan lasai t'atsegiņ.
-22-
Lasarte aurrena, bigarren Orio
ta irugarren Ondarrabik.
Ikusia dago erri oneri
ez dala kenduko dionik.
Gaur ere laxter jarri zitzaigun
beste biyoren burutik.
Bukatu zigun bere bidia
aunditasunez beterik.
-23-
Irabazlia izango zala
bagenekigun aurretik.
Gaurko burrukan etzaio Orio
ibilli oso urrutitik.
Lasarte baņon denbor gutxigon
zabiltz, Orio, bidetik.
Segi orrela ta izango ituzu
zorionak gure partetik.
-24-
Orixe nai zun agertu Oriok
lenguan egiņ eziņ zuna.
Ori orrela gertatu biarra
bazan, bai, naikua pena.
Orregatikan arantza atera
t'artu ta dago atsedena.
Oso trankilua gelditua dago.
Egiņ digu paper ona.
-25-
Artzazu maitez, Ondarrabiya,
Orio'tarren besarkada.
Ikusi degu danon gaiņetik
zure nagusi egakada.
Eskutan dezun bitarte guztin,
euki zorion betekada.
Urrengo urtiak ¨ze ekar lezake?
Zorion aundikua, biar bada.
AZKENA
-26-
Berrizkatu dan giru oneri,
arren, gu danok, lagundu.
Lagundu diru eta indarrez:
Bide guztiyak legundu.
Ez ditetzela eritu berriz:
Ez ditetzela moteldu.
Euskal Erriyan estropen alde
indar berriyak txertatu.