Mendiak bethe belharrez
1.-
Mendiak bethe belharrez,
begithartea nigarrez
lan eginaz urriki dut
baina probe txurikan ez
orain hemen ni agozu
sabeletik minez.
2.-
Ene maitea, zer duzu,
zerk hola xangrintzen zaitu
ez du denbora luzea
zinela penetan sarthu
plazeraren ondotik
dezplazera duzu.
3.-
Erregek gizon ederrik
guardetan ba du,
segurik
Lekunberriko brigadan baņo (batzu)
guzien gainetik
neskatxak karesatzen
ez baitu parerik.
4.-
Arthoak dire iorratu
ogiak ere burhutu
primaderan egin lana
udazkenean agertu
ene maitetxoari
gerria loditu.
|