Markesaren alaba
Zeruak eta lurrak
egin zituana
memoria ergitzera
atoz neregana.
Esperantza ba daukat
zedorrek emana,
kunplitzeko dedala
desio dedana.
Markesaren alaba
interesatua
mariņeruarekin
enemoratua.
Deskubritu gaberik
bere sekretua
amoriua zeukan
barrena sartua.
Hola dispuniturik
jarri ziran biak
kartaz entenditzeko
elkarren berriak.
Formalidariakin
jartzeko egiak
baiņa etziran lo egon
amaren begiak.
Amak esaten dio:
Juanita neria
galdu da, diotenez,
Antonio Maria.
Nik bilatuko dizut
beste bat hobia,
mayorazgo interes
askoren jabia.
Hau da lehendabiziko
esan zenduana:
zer da musikarekin
onratzen dutena?
Markesaren alaba
kalian barrena
esposario zala
hark behar zuena.
Penarekin leherturik
Antonio hil zan,
akonpaņatu zuen
Juanitak eleizan.
Nahitasuna ba zion,
esan dedan gisan,
geroztikan etzuen
osasunik izan.
|