inprimatu
Marijesiak
Izenburua:
Marijesiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
49-53

Marijesiak

 

 

 1

 

 Abendu Santu onetan

 Kristoren jaiotzian

 Kontentuaren aundiz

 Guztiok poz gaitian.

 Maria Jose!

 Jose Maria!

 Maria Jose!

 

 2

 

 Adan formadu zanian

 Lenengo lurrian

 Pekatu egin eban

 Paradisu[e]ternalian.

 Maria, Jose etab.

 

 3

 

 Linborian egozan deiez

 Bost milla urtian

 Jauna zerutik lurrera

 Etorri zeitian.

 Maria, Jose etab.

 

 4

 

 Erabagia izan zan

 Trinidade altuan

 Biar zala biraldu

 Lurrera aingerua

 Maria, Jose etab.

 

 5

 

 Biar zala biraldu

 Lurrera aingerua

 Erremediatzeko

 Adanen pekatua

 Maria, Jose etab.

 

 6

 

 Nor emen mensajerua?

 San Gabriel aingerua

 Egingo dabena ondo

 Jaunaren agindua

 Maria, Jose etab.

 

 7

 

 Edegi dirade zeruan

 Ate diamantezkuak;

 Arixekin batera

 Bentana izarrezkuak.

 Maria, Jose etab.

 

 8

 

 Gizonik ez dot ezagun

 Lurraren ganian;

 Eginik deukat boto

 Ni jaio nintzanian.

 Maria, Jose etab.

 

 9

 

 Espiritu Santu Jaunak

 Emonik argia

 Zeure kontzebidua

 Izango da garbia.

 Maria, Jose etab.

 

 10

 

 Ez daukat nik errurik

 Banaz ni esklabia;

 Jaunak ordenadu dau

 Ni onela izatia

 Maria, Jose etab.

 

 11

 

 Marabilla andi bat

 Zerutikan lurrera

 Konzebidua izan da

 Zeruko Erregiña

 Maria, Jose etab.

 

 12

 

 Ez dator gizonetatik

 Ez gizonaren obratik

 Elejidurik eguan

 Eternidadetik.

 Maria, Jose etab.

 

 13

 

 Nabegadua izan zan

 Bederatzi illabetian

 Mundu onetako

 Itxasuaren ganian.

 Maria, Jose etab.

 

 14

 

 Josepe ditxosua

 Ia da denporia

 Neugandik jaioteko

 Jesus salbadoria

 Maria, Jose etab.

 

 15

 

 Eguzkia nola doian

 Kristalaren artetik

 Semia jaioa dala

 Amaren sabeletik.

 Maria; Jose etab.

 

 16

 

 Kristalian argia

 Bezela pasatu;

 Eginda gero bere

 Dontzella geratu.

 Maria, Jose etab,

 

 17

 

 Eguzki dibinala

 Gaubaren gauberdian

 Etorri da mundura

 Gizonaren jantzian.

 Maria, Jose etab.

 

 18

 

 Trinidade altuko

 Bigarren personia

 Transformadurik dago

 Belengo estalpian.

 Maria, Jose etab.

 

 19

 

 Otzaren ikaraz dabil

 Jaio dan infantia.

 Bere amak dirautso:

 Ixi ene semia.

 Maña, Jose etab.

 

 20

 

 Astua ta idia

 Daukaz aldamenian

 Arnasaz berotzeko

 Oztuten danian.

 Maria, Jose etab.

 

 21

 

 Astuak arrantzia

 Idiak arnasia

 Alan berotzen eben

 Jaio dan infantia.

 Maria, Jose etab.

 

 22

 

 Astua ta idia

 Jaten egozanian

 Seña euki ebela

 Biaren bitartian.

 Maria, Jose etab.

 

 23

 

 Iru Errege Maguak

 Ain bide luzian

 Milagrosamentian

 Juntatu zirian.

 Maria, Jose etab.

 

 24

 

 Iru Erre Maguak

 Ain bid [e] luzian

 Bakotxak eroiela

 Beren presentia.

 Maria, Jose etab.

 

 25

 

 Iru Errege Maguak

 Ain bide luzian

 Ostatua artu eben

 Ain etse pobrian.

 Maria, Jose etab.

 

 26

 

 Belengo portalera

 Eldu zirianian

 Ango zaldiaren otsak

 Espantadu zeukian.

 Maria, Jose etab.

 

 27

 

 Aurra adoratzean

 Iru Errege emen

 Ikusirik pobrezan

 Arritu ziraden.

 Maria, Jose etab.

 

 28

 

 Erregaluak bere

 Ekarri zituen:

 Urria, intzentsua

 Mirra irugarren.

 Maria, Jose etab.

 

 29

 

 Gasparrek urria ta

 Beltxorrek intzentsua

 Baltasarrek eroian

 Mirra preziosua.

 Maria, Jose etab.

 

 30

 

 Erodesek esan eutsen

 Erregiari gabian

 Emendik zatozela

 Ni bere juan neitian.

 Maria, Jose etab.

 

 31

 

 Erodes koitadua

 Burladu zaitue;

 Erregiak juan dira

 Zeu ikusi gabe.

 Maria, Jose etab.

 

 32

 

 Erodes Erregia

 Faltso traidoria

 Zeren damu eban

 Kristoren jaiotzia?

 Maria, Jose etab.

 

 33

 

 Mendian egozala

 Jagoten ganadua

 Manifestadu jakon

 Zerutik aingerua.

 Jesucristo

 Ay qué bonito!

 Buen Niño

 Jesucristo.

 

 34

 

 Corrían los pastores

 Dejando el ganado

 Que daban grandes voces:

 ¡Jesús sea adorado!

 Jesucristo, etab.

 

 35

 

 Txik egun ditxosua

 Degu Eguberri

 Zegaitikan Jesus dan

 Gugana etorri.

 Jesucristo, etab.

 

 36

 

 Ai ze kontsuelua

 Orain guk deukagun!

 Jainkuaren Semia

 Etorri da lagun.

 Jesucristo, etab.

 

 37

 

 Guztiok biar degu

 Disposiziñoan jarri

 Graziak emoteko

 Gaur jaio danari.

 Jesucristo, etab.

 

 38

 

 Erakutsiko deusku

 Zer egin biogun

 Beraren alabantzan

 Kantadu dezagun.

 Jesucristo, etab.

 

 39

 

 Jose eman diote

 Mariari esposo

 Biak izan deitezen

 Jesusen guraso.

 Jesucristo, etab.

 

 40

 

 Karguan jarri dira

 Jose ta Maria

 Anparatzeko Seme

 Estimagarria

 Jesucristo, etab.

 

 41

 

 Agur dontzellia

 Graziaz betia!

 Zeure izena dozu

 Birjiña Maria.

 Jesucristo, etab.

 

 42

 

 Birjiña arritu zan

 Agun egin eutsenian

 Onelango mensajia

 Nork eta leikian.

 Jesucristo, etab.

 

 43

 

 Dontzella galant ori

 Orbanik gabia

 Zeure izena dozu

 Birjiña Maria.

 Jesucristo, etab.

 

 44

 

 Arkanjel San Gabriel

 anunziadoria

 Ez gaizuz espantadu

 Ain jente umildia

 Jesucristo, etab.

 

 45

 

 Denpora desiadua

 Etorri zanian

 Ia gara eldu

 Kristoren etsian.

 Jesucristo, etab.

 

 46

 

 Josepek dirautso

 Maria Birjiñiari

 Noz deklaratuko daben

 Esperantza geure ori.

 Jesucristo, etab.

 

 47

 

 Biak Belenera

 Dute kaminatu

 Ara eldu zirianian

 Ostatuaren itandu.

 Jesucristo, etab.

 

 48

 

 Eskepe etsetxu baten

 Dagoz atiak joten

 Gizona bentanara

 Txito nekez urteten.

 Jesucristo, etab.

 

 49

 

 Gizonak bentanatik

 Au dau erantzuten:

 Nor da ordu onetan

 Atiak joten?

 Jesucristo, etab.

 

 50

 

 Nor eta nor bizi da

 Etzetxu zar onetan?

 Nor eta zar gura zenduke

 Jaunaren ordu onetan?

 Jesucristo, etab.

 

 51

 

 Ara or etsetxu zar bat

 Uriaren kabuan

 Aberiak eta baño

 Ezta sartzen barruan.

 Jesucristo, etab.

 

 52

 

 Pobrezan izandu zan

 Jesusen jaiotza

 Batetik elurra ta

 Bestetik izotza.

 Jesucristo, etab.

 

 53

 

 Sutxu bat agiten asi

 Pesebre bazterrian

 Aiziak eta otzak

 Lenera eroian.

 Jesucristo, etab.

 

 54

 

 Seña billosik dago

 Lur otzaren ganian

 Ama beleniko

 Negarrez aurrian.

 Jesucristo, etab.

 

 55

 

 Amiak artu eban

 Semia besuetan

 Semia ta Jainkua

 Zituan adoretan.

 Jesucristo, etab.

 

 56

 

 Billosik bazagoz bere

 Etzara zeu pobria

 Zeruetan josirik dago

 Zeuretzako erropia.

 Jesucristo, etab.

 

 57

 

 Bedarrak almueda

 Ogetzat pesebria

 Aurrian beleniko

 Bere Amo umildia.

 Jesucristo, etab.

 

 58

 

 Arantzaren arteko

 Jaio zanian

 Kulpa orijinalaren

 Mantxa gabia

 Jesucristo, etab.

 

 59

 

 Seme Jauna daukela

 Urre ardui eder baten:

 Bere Ama beleniko

 Aurrian adoratzen.

 Jesucristo, etab.

 

 60

 

 Jose eta Maria

 Euren Jesusarekin

 Duaz Belenera

 Kunplietan legiakin.

 Jesucristo, etab.

 

 61

 

 Obligaziño bagarik

 Kunplietan legia

 Guri erakustiarren

 Zerurako bidia.

 Jesucristo, etab.

 

 62

 

 Ara gura badozu

 Ortxitik dago bidia

 Zeren justoa dan

 Kristoren legia.

 Jesucristo, etab.

 

 63

 

 Sakramentu Santua

 Zelebradu zanian

 Izena imiñi eutsen

 Jesus Salbadoria

 Jesucristo, etab.

 

 64

 

 Emen esan badogu

 Berbarik deungaro

 Elexama Santiari

 Parka eske naiago.

 Jesucristo, etab.

 

 65

 

 Ogetalaugarrena

 Degu abenduan

 Deseo genduena

 Logradu genduan.

 Bai Belenen

 Eta bart Belenen

 Jaio da Jesus Nazaren.

 

 66

 

 Gabeko amabiak

 Jo daben orduan

 Gure Salbadoria

 Jaio da munduan.

 Bai Belenen, etab.

 

 67

 

 Belengo portalian

 Estalpe batian

 Jaio da Jesus ona

 Ganadu artian.

 Bai Belenen, etab.

 

 68

 

 Belengo urian

 Gabon gaberdian

 Birjiña Santia dago

 Kontsolaziño andian.

 Bai Belenen, etab.

 

 69

 

 Mundu guztia dago

 Gaur pozez beterik

 Semia jaio dalako

 Mantxa bagarik

 Bai Belenen, etab.

 

 70

 

 Goiko mendietatik

 Pastoriak datoz

 Esanik aingeruak

 Jaio dala Jesus.

 Bai Belenen, etab.

 

 71

 

 Pastore santu birtuosuak

 Balia zakiguz gaur emen

 Bart arratsian zer pasatu dan

 Konta dezagun Belenen.

 Bai Belenen, etab.

 

 72

 

 Korraletako ardiak bere

 Jantzan ebizan orduan

 Gura Jesusa Salbadoria

 Jaio dalako munduan.

 Bai Belenen, etab.

 

 73

 

 Jesus dibiño! Gabaren otza!

 Jausten da iñetasie

 Erleju bien onelan bada

 Il da ganadu gustie

 Bai Belenen, etab.

 

 74

 

 Ortixik gora niñoiela

 Ospiteletxu zar baten

 Aita San Josepe topadu neban

 Astotxuaren txalmatzen.

 Bai Belenen, etab.

 

 75

 

 Nazareteko tenpluan dago

 Dama eder bat jarritik

 Izena bere Maria dau te

 Dana dao graziaz beterik.

 Bai Belenen, etab.

 


inprimatu