Maria bekatu-izpirik gabe sortubari kantak
Kantartea
Amodio, onore,
Ama Birjiñari,
Maria mancha gabe
Sortuba danari.
Kantaldiak.
Gure lenengo aitamen
Bekatuak ez du
Sekulan Maria-ren
Arima goibeldu.
Bektu gabekorik
Adanen arrazan,
Zu bezalako iñor
Ez da iñoiz izan.
¡Maria, zu ain garbi,
Ain eder sortua!
Diozu sugeari
Zapaldu burua.
Jainkoaren eskutik
Ez da ateratu
Obrarik aiñ ederrik
Nola zeraden zu.
¡O Birjiña Maria!
¿Zer antzeko zuri?
Elur egin-berria
Ez da, ez, aiñ churi.
¡Jaunaren baratzeko
Lore autatua!
Gizon eta Jaungoiko
Da zure frutua.
¡Emazte pare gabe,
Jainkoak egiña!
¡Ama izanta-ere
Gelditu Birjiña.
¡O zu Birjiña santa
Jainkoaren Ama!
Amatzat guri zaitu
Semeak emana.
Zure umeen erregua
Errukiz ai-zazu:
Ama, zure laguntza
Zerutik iguzu.
Gure Ama maitea
Begira Zerutik;
Euskaldunen Fedea
Idukizu chutik.
Eliza ta Españia
Daude gaur negarrez,
Zuregandik, Maria,
Laguntza bearrez.
¡Agur, agur Maria!
Graziyan sortuba,
Egizu gugatikan
Beti erregua.
|