Maitenena
Zeruko izarren bidia
Nik baneki,
An nir'ene maite gaztia
Chuchen kausi;
Bena gaour jagoiti nik oura
Ez ikousi.
Zuain gazte bat nik niotzaz
Trenkaturik,
Uduri zait ere biotza
Kolpaturik,
Errouak eroriko zeitzola
Eiarturik.
Zeren beitzen lili ondoren
Eijerrena,
Bai eta ene biotzeko
Maitenena,
Aren izanen da ene azken
Asperena.
|