Maitearen negarra
MARTATXU neskatillak bere biotzaren atsekabea bertsoetan azaltzen dau.
Eskumendiko artzaņak
maite nindula
iņustan.
Aren berba leun gozoa
aizeak eroan
eustan.
Aste bi igaro dira
nire maitea
il dala.
Gure amesen lora guriak
guztiak igartu
dira.
Laņoak berantza datoz;
izarrak ostendu
dira.
Ilargi mosu zabalak
argi eztau egin
gura.
Itxasoan ur gazia
beastunean
mingotsa.
Nire bioztxu gaxoan
arantzearen
arantza.
Tamalez naiz tamalez
ez daukot
alaitasunik.
Maitearen eriotza
gomutan daukot
bizirik.
Len pozez etorten nintzan
irak ebaten
mendira.
Gaur barriz negarrez nago
ardi zurieri
begira.
Eskumendiko artzaņak
maite nindula
iņustan.
Aren berba leun gozoa
aizeak eroan
eustan...
|