Maite-minduak
Gizonak:
Etxeko-andre ez ba-daukazu
Egikizun andi bat or,
Gizon bat dago zeorren galdez,
Ate ondoraiņo zatoz;
Zeorrek ongi asko dakizu
Agindua beti da zor,
Apustutako ogei-duroak
Zuri eskatzera nator.
Emakumeak:
Lendabiziko esango dizut
Ongi etorri zerala,
Baiņa duroak ezin emango
Dizkitzut nik beriala;
Ez dira oraindik, ez bat ez beste
Ezkondu nik dakidala,
Nork daki, berriz, geroxeogo,
Ezkonduko ez dirala!
Gizonak:
Ezkontza eta odolkia ere
Bero-beroan obena,
Ala omen da Euakalerrian
Esaera ta izana;
Errian egiz edo gezurrez
Onela dabil esana,
Asarratuta auzi duela
Elkarri len itzemana.
Emakumeak:
Gaur baiezko ta biar gauz-berak
Gertatzen bai dira ezak,
Sinistutzeak lan ematen du
Erriko kontu-esamesak;
Gaurko gazteen asarratuak
Zin egin eta itzemanak,
Berdintsu dira zakur erren ta
Emakumeen negarrak.
Gizonak:
Errazoi-bidez gazte kontuak
Maiz dira gezur irtetzen,
Maite-minduak ez bai dirade
Legez ta zuzen ibiltzen;
Puskatutako kate burua
Ezpaita errez soldatzen,
Zaillago gazte erre-minduak
berriro dira elkartzen.
Emakumeak:
Ogei duroak eskutaratzeko
Itxaron bearzu lasai,
Ezpaita galtzen apustu egiņa
Biak daudela ezkongai;
Jainkoak daki biotzondoan
Ezkongai batek zer dun nai...
Asarre gabe jarri gaitean
Ezkondu arte biok zai.