Ourtatse
1
Bachanabarrek eta Laphourdik hareki
Goraintziak deizkie igorri ouneski:
Ourthe houn souhetatu beste hanitcheki;
Beren amodioua markatu ederki.
2
Guk ere dezagun egin goiza bera:
Ourthe houn, osagarri Jinkouak deiziela;
Bethi etchek alkharri amodiou houna;
Houra izanen baita guzien bonurra.
3
Ourthe houn ere orano Uskaldun onari,
Erran nahi beitugu berrikariari,
Haren beithen dizugu kontfiantcha ezari,
Zeren gizoun chuchenak beitutu bidari.
4
Ourthe trichte bat zaiku orai akabatu;
Bestia sordeisago ere abiatu.
Duda gobe gizola dugu merechitu;
Gihaou girale kaousa hala da agitu.
5
Asken egun hoietan sinadura galtho,
Gobernu eijer horren araouz loidatzeko.
Komisionaidiak cigar udurichko,
Noula beharri luzek trastiak halako
6
Botzaren emailiak arinki phentsatzen,
Emuchet beso sordeis dirade egiten;
Libertate ederrez dirade pribatzen
Eta beren ogenez galeretan sartzen
7
Adina bagunuke kontsideratzeko,
Bena ez dudu gabe gaizen phezatzeko;
Gero ukhenen dugu marraka bai franko,
Gachtouk direla kaousa hounek phakatzeko
8
Errelejiouniaz itchouski trufatzen,
Jinkouaren legia handizki kolpatzen;
Areta egun baten gira orhituren,
Nahiz eta berantto zaikun agituren.
9
Leheneko demborek estakuru franko,
Oraikouak dirade bai araouz gakeko:
Jente iseiatiak dira besten peko,
Aouherrek aldiz franko aisa bizitzeko,
10
Uskaldunak, gitian oro izan fermo,
Kargulantto horien mehatchientako;
Gichaouren karga tugu guziak hazteko,
Eztirade ez horik gu beso haboro.