inprimatu
Botz aran
Izenburua:
Botz aran
Sinadura:
Luzien Sorholuztarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luzien Sorholuztarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1412.zk.
Orrialdea:
3

Botz aran

 

Luzien Sohoulztarra

 

 1.

 

 Uskaldunek dezagun gain gañetik khanta,

 Ukhen boztarioua orotan beda;

 Ybarnegaray jauna oi deputatu da;

 Handizki irabazi dugu guk partida

 

 2.

 

 Biba Bachenabarre, Zibero, Garazi!

 Orai egin dezagun bihotzetik erri;

 Ez gunian kasurik etsaien trufar,

 Haien herotsak dira osoki erori.

 

 3.

 

 Hanitchak badirade eritu doblezka,

 Gorache danik hartuz ukhen dien gaitza;

 Purgak har ditzatela hour freskarekila,

 Eta gero oihegin: Biba Gueraçagua.

 

 4.

 

 Dezidu eta mehatchuz ginen zaphaturik,

 Uduri eta etzela hek bezalakorik;

 Orai ukhenik dira Uskaldunetarik

 Letzione bat eijer, bai eta douhañik

 

 5.

 

 Errejent oihanzañak ziradian einherik,

 Gaiaz eta egunaz etzien phausurik:

 Hatsa gora beharra behera jouanik

 Phausa, bai eta egin beze lo zabalik

 

 6.

 

 Aspaldian khountatzen zien bit ria,

 Bai etare erraitera zer zen majoria;

 Aitzinetik espantu, orai doloria;

 Jinkouak eman dere punizionia.

 

 7.

 

 Felizita dezagun Ybarnegaray jauna,

 Hartan ezari dugu goure konfiantza;

 Houra trufatu dugu merechi bezala;

 Bizi luze eder bat Jinkouak deroiala!

 

 8.

 

 Bersu horik egin tut beldurrian trufaren,

 Garaztarrek ez deitet agian eginen;

 Bakhotchak bere ahala dinian egiten,

 Haboro zor diala eztizut phentsatzen.

 

 9.

 

 Khantoren egiliak zankhoak houn dutu,

 Urhatsak egin eta bethi baliatu;

 Jinkouak nahi diano aitzina joren du;

 Arrazou hoana ez du sekula ukhatu.

 


inprimatu