Kolka txarraren azpiyan dauden
Lujanbio, Jose Manuel ("Txirrita")
Kolka txarraren azpiyan dauden
txito urrikalgarriyak
amarretatik bost hiltzen dira
beste bostak elbarriyak
pizti gaiztuen beldurrez beti
gora begira jarriyak
indar gutxiko gorputzak eta
suspiriyuak berriyak
kastigu onen menpian bizi
gera gaur Euskal Herriyak