(Otsaldiak)
Luisa (azkoitiarra)
Lenengo otsaldia
Tonadillea
Sekulako ikaraturik
Nago ikusi dedanaz;
Ez bait du iņork sinistuko
Bakarrik nere esanaz.
Bada ni ere
Neure ikusirik,
Egon naiz eziņ
Sinisturik.
Gure erriko sartzayeran
Dagoan Abel-eche ura
Aiņ dago argia, ta ederra,
Zer dirudi Zerua:
Baņa au ez da ezer ere
Beste gauzeen aldean
Ez da ez ainbeste mirari
Ekusi iņoz lurrean.
Bada ni ere, etc.
Aditu nai dituztenak
Jarbitez nere aldean
Esango ditut diranak
Segidillacho auetan.
Baņa utzi bulla
Alde batera;
Chit, chit, ya noa
Abiatzera.
Segidillak.
Aurcho zoragarri bat
Or portalean,
Otzak kil, kil, kil, datza
Lasto gaņean.
Ai, aur ederra!
Ai, aur guria!
Ai, aur gozoa!
Ai, aur eztia!
Otzak, kil, kil, kil, datza
Lasto gaņean.
Belen guztian
Eztute iņun aurkitu
Ostaturikan.
Ai, aur ederra, etc.
Asto idi batzuek
Etziņik auspaz,
Zerbait berotzen dute
Beren arnasaz.
Ai aur ederra, etc.
Errukiago
Dira abereak berak
Gizonak baņo.
Ai, aur ederra, etc.
Chit emakume eder bit
Alboan jarrita
Zoro biurturik dago
Ari begira.
Ai, aur ederra, etc.
Bai, biak ere
Ederrean alkarren
Antza badebe.
Ai, aur ederra, etc.
Andre eder au aur onen
Ama andre izanik,
Jaio zanean bezela,
Dago orregatik.
Ai, aur ederra, etc.
ĄZer miraria!
Ama izanik, donzella
Bait da garbia.
Ai, aur ederra, etc.
Aur eder onen aita
Ez da gizona
Da espiritu garbi bat,
Da Jaungoikua.
Ai, aur ederra, etc.
Argatik bada
Mirari aiņ andi au
Gertatu bait da.
Ai, aur ederra, etc.
Maiz ekusi dezute
Kristal garbian
Nola sartu, ta erten
Oi dan argia.
Ai, aur ederra, etc.
Ausirik gabe,
Ta loirikan batere
Utzirik gabe.
Ai, aur ederra, etc.
Gisa-artan Andre onen
Sabel garbian
Sartu, ta erten izanda
Jainkoaren itza.
Ai, aur ederra, etc.
Aren gisara
Mancha gabe, ta osorik
Gelditzen dala.
Ai, aur ederra, etc.
Agurecho bat ere
An dago aurchoaz,
Eziņ dauka negarra
Pozaren pozaz.
Ai, aur ederra, etc.
Iņoiz malkoak
Oi dira farra baņo
Gozoagoak.
Ai, aur ederra, etc.
Jaunak esleiturik
Bere ordekotzat,
Aurrak aita ez badu ere
Dauka artakotzat.
Ai, aur ederra, etc.
Zorionekoa
Izatea alako aurraren
Aita ordekoa.
Ai, aur ederra, etc.
Beste gizakumerik
Aurkitzen ez da
Aurcho onen konpaņia
Eztitsu onetan.
Ai, aur ederra, etc.
Mundu zoroa!
Ez du sekula jakiņ
Zerdan guzia ona.
Ai, aur ederra, etc.
Baņan ez zaio palta,
Ez konpaņia,
Bada berekiņ dauka
Zeru guzia.
Ai, aur ederra, etc.
Argatik naski
Dabil mundua igasi
Toki artatik.
Ai, aur ederra, etc.
Aingeruak kantatzen
Diote aurrari,
Gloria zeruetan
Jaungoikuari.
Ai, aur ederra, etc.
Eta bakea
Gizon on guzientzat
Berriz lurrean.
Ai, aur ederra, etc.
Nai dutenak etorri
Betoz lasterka,
Musika zeruko au
Aditutzera.
Ai, aur ederra, etc.
Ta aekiņ batera
Gure borondate ona
Erakustera.
Ai, aur ederra, etc.
Goazen, ta bere oņetan
Umilki etziņik
Alabatuko degu
Biotz guzitik.
Ai, aur ederra, etc.
Modu onetan
Ez digu, ez, ukatuko
Deusere ezertan.
Ai, aur ederra, etc.
Eska zaiogun bada
Lendabizian,
Ez gaitzala arren utzi
Gere bizian.
Ai, aur ederra, etc.
(Se continuará.)
Gurekin dela
Ez gera ezeren bildur,
Naiz dena dela.
Ai, aur ederra, etc.
Orain aur maite onekiņ
Ongi bagera,
Gero eramango gaitu
Beraz batera.
Ai, aur ederra, etc.
Bere Aitagana,
Sekulako bizitza
Ta gloriara.
Alabia.
Bigarren otsaldia
Aria
Caridadearen edo egiazko amorioaren auan
ĄAu egun zoratzekoa!
Ązer poz andia!
ĄZer atsegiņa!
Aiņ da poz nere gogoa,
Zeiņ da ez dakit zer egiņ.
Errezitatua.
Jaungoiko andiaren
Esku indartsuak sortutako guziak,
Eguzki eder, illargi, ta izar argiak,
Zeruak, lurra, ta ichaso zabalak,
Atozte, atozte ni-gana zeranak.
Kanta ditzagun guzien artean
Jaungoikoaren gloriak gaurko gabean.
Mendi portitzak, aariak bezela, danza:
Munochoak salto, bildotschoen gisara,
Ibar, ta madura lau, baso ta chara,
Atozte, atozte, nigana, zeranak,
Kanta dezagun guzion artean
Jaungoikoaren gloria, gaurko gabean.
Arbola orritsu berde, trebola fiņak,
Larrosa, klabeliņa, eta jazmiņak,
Ibai zabal osiņez betetakoak,
Erreka berrichucho itz jarioak,
Itz batean Zerua bere argiakiņ,
Lurra, ichasoaz, ta ur guziakiņ;
Ibaiak, arbolak, mendiak, eta izarrak.
Atozte, atozte nigana zeranak,
Kanta dezagun guzion artean
Jaungoikoaren gloria gaurko gabean.
Ariachoa.
Eguzki andia.
Izar, argia,
Lastotan dautzan
Aurcho orrek
Sortua zera,
Ta orren mendera
Bizi artean
Zaude zuek.
Ur aserrea,
Mendi eskerkea,
Lastotan dautzan
Aurcho onek;
Ain geldirikan
Zuen tokian
Leku batean
Zauzka zuek.
Au ala izanik,
Aur biurturik
Gaurko gabean
Dadukat nik,
Gizon tristea,
Penaz betea;
Libratu dezan
Pekatutik.
Nik ekarririk
Gizon egiņik;
Nik gaur bear det
Kantatu,
Bere etorrera
Gizon artera;
Eta ala zuek
Lagundu.
Irugarren otsaldia.
Artzai kanta.
Adirakia.
Arzai-korua.
Ola, goazen arzaiak,
Abel-echera,
Lagun berri bat
Ezagutzera:
Ta ongi etorri on-bat
Ematekotzat,
Guzien partez,
Tersis, zuk ta Filis-ek
Kanta, kanta berri bat.
Tersis ta Filis-ek, biak.
Baņa kontu zuek ere languntzeaz,
Estribillo batez guzian artean.
GUZIAK: Ordu onean.
Tersis ta Filis-ek.
ĄArzai zoragarria!
Ona emen gera,
Ongi etorri on bat
Zuri ematera:
Ez da arzairik gelditu
Inguru guzian,
Diranak emen datoz
Bada elkarren leyan.
Eranzuera.
Eranzun bada, lagunak,
Esan dezun bezela,
Jakiņ dezan, etortze onez
Nola gu poztu geran:
Ea bada, kanta laster.
GUZIAK. Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai.
BIAK.... Ea bada, kanta laster.
GUZIAK. Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai.
Ongi etorri zerala,
Arzai pare-gabea,
Gurekiņ bearko dezu
Beti sekularean.
T. ta F.
Artaldeak bakarrik,
Chabolak zai-gabe,
Utzirik gatoz, baņa
Ardurarik gabe:
Pistietatik dala
Naiz lapurretaik,
Zuk gordeko dituzu
Or zautzan lekutik.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Etsaya alperrik dabil,
Leaia bezela,
Inguruka, ustez, zerbait
Artuko duela:
Judako leoiaren
Begiratzun batek,
Utzi erasoko dizka
Laster bazter abek.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Zu agertuarekiņ,
Egingo dute iges
Gure etsai guztiak
Emendik bildurrez:
Euren damu gaistoan
Usatuko dira,
Ta inpernuetaraņo
Ondatuko dira.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Arzaitzat zendozena
Ainziņa gengian,
Lenagoko gizonai
Maiz aditurikan:
Ta aiņ maite artaldea
Izango dezula,
Nonta azkenik bizitza
Kastauko zaitzula.
Erantzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Ardiak duten gaitza
Kentzeko jakiņik,
Ez dala arzaiaren
Odola lakorik;
Etorri ta, egun asko
Pasatu baņo len,
Asiko zeradela
Ugariro isurten.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Amodio andi onek
Parerikan ez du,
Arzai ona zerala
Erraz dezakezu:
Orrek ardiak zaitzen
Ipiņiko zaitu,
Ta orrek aien ondoren
Ekarriko zaitu.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Bost bider ekustean,
Lagunak utzirik
Ardiren bat diala
Bide okerretik:
Galdu dediņ bildurrak,
Osta anchiturik,
Biurtuko dezu atzera
Lepoan arturik.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Ogei ta amairu urte
Pena andiz beteak,
Emango ditzu, abek
Ondo gordetzeak:
Ta aien kabuan gero,
Esker ematea,
Izango da gogorki
Bizitza kentzea.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Orduan kunpli dediņ
Ainziņako itza;
Arzaia jo, ardiak
Tanatuko dira:
Baņa iru egun baru
Zu pistuku zera,
Ta bilduko dituzu
Elkargana ostera.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Ala ere Aitagana
Biurtu bearko dezu,
Ta artalde maite ori
Utzi naiko ez dezu:
Baņa zure amoreak
Asmatuko bait-du,
Nola, joanagatik,
Aiekiņ gelditu.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Mirarietatikan
Mirari andiena
Izango da artarako
Ikusiko dena:
Bada ogiaren antzaz
Ostia batean
Geldituko zerade
Zure art-aldean.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Emen Zerutik iņoiz
Alde egin bagerik,
Egongo zera ardien
Janari egiņik:
Orrela izango zera
Beti aien aldean
Ariketa munduak
Dirauen artean
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Asko ez baliz bezala
Mirari aiņ andia,
Ipiņiko ere dezu
Ordeko Artzaya:
Zure ardiak ongi
Gobernatu ditzan,
Ta bide on-etatik
Erabilli ditzan.
Eranzun bada, lagunak, etc..
T. ta F.
Arzai onen mendean
Arkitze ez diranak
Izan bearko dute
Galduak dianak!
Ta ala, arzai maitea,
Zurekiņ nai degu,
Ta argan zure ordea
Ezagutzen degu.
Eranzun bada, lagunak, etc.
T. ta F.
Arzai onen mendean
Bizi ta illko gera,
Joateko zurekiņ
Aitaren aldera;
Arren lagun zakizgu
Au ala kunplitzen,
Gero goza zaitzagun
Zeruetan. Amen.
Eranzun bada, lagunak, etc.
(Conclusiķn)
Kopla jostalluak.
Ezagundu munduak
Jesus jayo dena;
Ain dago mudatua
Ez dirudi lena:
Len guzia zan pena
Negar, naibageak;
Ta oraiņ atsegiņ, gusto
Algara, parreak.
Gorroto, errierta,
Auziak, ta gerra,
Gaitzak, gose, gezur, ta
Intenzio okerrak:
Juanik: ya ez dago
Ezerren bildurrik,
Ta ala dago mundua
Zeru bategiņik.
Abogadu, eskribau,
Eta merioak,
Mediku, barbero ta
Botikarioak,
Ez dira bear; ta argatik
Izango da sarri
Hipocrates gasoa
Saguen janari.
Ezpatak, lanzak, eta
Berte arma guziak
Erositzen dituzte
Errementariak:
Ta alperrikan ez dediņ
Galdu burni ura,
Empleatzera diaz
Gure probechura.
Achur, burdiņara ta
Gorde biurturik,
Nekazari langiņak
Ongi giaturik;
Emango digo lurrak
Garia, ta artoa,
Gaztaņa, sagardon
Ta ardoa naikoa.
Garia ta artoa
Merke ta ugariro,
Gaztaņa ta sagara
Berriz urte oro:
Ta ardoak galdurikan
Lengo malizia,
Ez gaitu moskortuko,
Edan zia-zia.
Ez da onezkero esango
Gezurrik batere,
Egia esango dute
Dendariak ere:
Juan da emendik tranpa,
Ta pede gaistoa,
Ia ur bage saltzen da
Tabernan ardoa.
Basa-arteko pistiak
Malso-malso egiņik,
Ez dote ya alkarjaten,
Ta aiņ gichi gizonik:
Bat egiņik guziak
Alkarren-artean
Bizi dira etsai gabe
Kontentuz bakean.
Otsoa, eta ardia
Zelai zabalean
Sarri ekusten dira
Biak jolasean:
Alberdanian chita
Aizariarekiņ,
Portugesa laztanga
Gastelaubarekiņ.
Ausen bai dala egiaz
Denbora urrezkoa,
Ta ez len koplari zarrak
Erausitakoa;
Oraiņ aien amesak
Egia sorturik,
Ekusten ari gera
Pozez zoraturik.
Baņa kanta berri au
Geicho luzatu da,
Nere eztarri tristea
Ia urratu da:
Naiago det isildu
Katarratu baņo;
Agur, nere jendeak,
Urrengo urteraņo.
|